Konpainia niMú
niMú konpania Xandra Gutiérrez-ek sortu zuen 2016an.
Berarekin Xandrak hainbat kuskizun egin zituen:“Jacuzzi”,“Nipies Nicabeza” eta bere azken ikuskizuna,“Pausa”. Bertan, artistak clowna, dantza eta jolas publikoarekin uztartu nahian jarraitzen du, oraingoan zuzeneko biolontxelo jotzaile bat lagun duela.
Bi urtez Estreyarteko kolektiboan parte hartu zuen, Granadan, eta hainbat esperimentu eszeniko egin zituen, agertokia hainbat arte-jatorritako talde ugarirekin partekatzeko.
niMú-k ez du ezer esaten eta dena esaten du
Gorputzaren maneiuaren eta zirku-trebetasunen bidez, hala nola soka lasaiaren orekaren bidez, niMú-k giro poetikoak sortzen ditu, non algarak eta samurtasunak elkarri eskua ematen baitiote publiko guztien konkistara iristeko.
Xandra Gutiérrez Arteche
Orekaria, klowna eta dantzaria.
Xandrak El Circ Petit zirku eskolan (Bartzelona 2010) hasi zuen formakuntza artistikoa. CAU Zirku eta Antzerki Eskolan (Granada 2011-2012) eta Bilboko CEC Antzerki Fisikoko Eskolan (2022) ikasten jarraitzen du.
Azken urteetan, Xandra hainbat zirku-, antzerki- eta dantza-konpainiatako kide izan da,hala nola “Las Prima”, “Proyecto Nana”, “Café de las Artes” eta “Las Chicas del Barro”. Proiektu horiekin batera, niMú bere konpainia propioa ere badu.

